Haur hezkuntza
  • Register

Haur Hezkuntzan helburu garrantzitsuena haurraren garapen integrala bultzatzea da (afektibo-emozionala, sentso-motorea, soziala eta kognitibo-linguistikoak).

Etapa honetan haurrek era global batean ikasten dute. Hau dela eta, gure eskolan ikuspegi globalizatzailea jarraitzen dugu haurraren garapen eremu guztiak interesgune baten inguruan txertatuz eta haurraren gertuko egoerak, interesak eta haien aurrezagutzak kontutan izanik.

Gure praktika pedagogikoaren oinarriak jarduera ekintzak, jolasa, behaketa eta esperimentazioa dira bai banaka baita taldeka ere.

 

Gure lana 5 ardatzetan oinarritzen da:

  1. Errutinak (eguraldia, data, zerrenda, tenperatura, menua...).
  2. Saio trinkoak (Euskara).
  3. Txokoak (sinbolikoa, tailerrak, lengoaia, matematika...)
  4. Unitate didaktikoak edota proiektuak.
  5. Umeen emozioak eta haien arteko harremanak.

Den hori aurrera eramateko Haur Hezkuntzan hamar irakaslerekin osaturiko lan taldea aritzen da astean birritan eguneroko lana astertzeko eta proiektu, ekintza eta material berria sortzeko.

 

ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA

Guztira 8 gela daude:

- 2 urteko 2 gela

- 3 urteko 1 gela

- 4 urteko 2 gela

- 5 urteko 2 gela

Funtzionamenduaren aldetik 3 motatako taldeak burutzen dira:

- TALDE HANDIA (gelako taldea) errutinak, euskara, musika, psikomotrizitatea eta ingelesa lantzeko.

- TALDE TXIKIAK (adin berdineko 2 geletako umeak nahasturik) txoko dinamika aurrera eramateko.

- TALDE MALGUAK euskararen erabilera indartzeko eta informatika lantzeko.

 

* Bi urtetik aurrera Psikomotrizitatea.* 4 urtetik aurrera Ingelesa eta Musika.

* 5 urtetik aurrera Informatika.

* Irteerak euskara eta harremanak indartzeko.


hh sarrera tx hh patioa tx