Lehen hezkuntza
  • Register

Gure ikasleriaren ikaskuntza-prozesua honako printzipio metodologikoetan oinarrituko da:

  • Abiapuntutzat ikasleak dakiena hartuko dugu, hau da, aurretik dituen ezagutzak.

  • Aktiboa. Uste dugu beharrezkoa dela ikaslearengan jakingurazko jarrera, kritikoa eta ikertzailea sustatzea, komunikazioaren eta lanaren bitartez bere prestakuntza eta ikaskuntzak eskuratzeko oinarri bihurtuko dena.

  • Gaitasunen araberako ikaskuntzen planteamendua, egoera eta testuinguru zehatzetan ezagutzak erabiltzeko garrantzia eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako oinarriak prestatzekoa nabarmenduta.

  • Era berean, irakaskuntza pertsonalizatua ematen saiatuko gara, ikasle bakoitzaren beharrak, interesak, mugak eta erritmoa aintzat hartuta, horretarako bakoizpeneko teknika ezberdinak eta metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko ditugu.

  • Ildo honetatik, ikastetxearen hezkuntza jarduera elkarrekiko begirunean, elkarrizketan, elkarlanean eta elkartasunean oinarrituko da, eboluzio erritmo eta gaitasun intelektual ezberdinak onartuta.

 

Pluralista, inor ez baitu kanpoan utziko jatorri, erlijio, ideologia edo maila ekonomikoarengatik, halaber ikasleak gai egin behar dituelako eskolak parte hartzen duen gizarte askotarikoan besteokin bizitzeko.

Eskolak zenbait balio transmititu behar ditu. Gure ikastetxeak hauek jotzen ditu funtsezkotzat:

  • Besteekiko eta norberarekiko begirunea.

  • Elkartasuna.

  • Tolerantzia.

  • Gure gizartea hobetzeko interesa.

  • Elkarrizketarako jarrera.

  • Ingurumenarekiko errespetua. Eskola saiatzen da eskola ikaskuntzek ikasleei ahalbide diezaieten eremu naturala arduraz baloratzea eta gozatzea, giza jarduerek bertan dituzten ondorioak ulertuta, horrela haren babes, kontserbazio eta hobekuntzan aktiboki lagundu ahal izateko. Horretarako, Agenda 21 proiektutik proposaturiko jardueretan parte hartzen da.

  • Norberaren hizkuntzaren erabilera eskola komunitateko kide guztioi onartutako eskubidea da. Euskararen hizkuntza normalizazioari laguntzeko helburuarekin, herrialdeko berezko hizkuntza gisa baita, eskola eremuaren inguruneko, komunikazioko eta irakaskuntzako hizkuntza gero eta gehiago izan dadin saiatuko gara. Edonola ere, ikastetxeak helburu izango du eskola amaitutakoan ikasleek bi hizkuntza ofizialak ondo jakitea, mintzamenari zein idazmenari dagokienez.

Hizkuntza aniztasunerantz aurrera eginda, ikastetxean indartu egiten da atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza.

Ikastetxean badago bertan matrikulatzen diren eta gure Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizialen bat ezagutzen ez duten ikasle etorkinei harrera egiteko protokolo bat, heldu berria den ikasleriaren Kulturartekotasun eta Gizarteratze Planean jasota.

fachada

 

Lehen Hezkuntzako eraikina ingurugiro ederrean kokatua dago, San Jorge futbol zelaiaren ondoan eta Kabiezesko zentrotik ez oso urrun. Ingurugiro hau Hezkuntza anitz, ireki eta integratu bat garatzeko ondo datorkigu bere baloreak ikasiz eta barneratuz.
Eusko jaurlaritzak, oztopo arkitektonikoak ekiditzeko, igogailu eta arrapalekin erraztu egiten ditu sarrerak eta irteerak, oraingo beharrizanetara moldatuz eta eskola aurrerakoia bihurtuz.

 

fachadaprimaria

 

Barrukaldean espazio handi eta lehio zabalak dituzten 14 gela aurki ditzakezu. Gorputz heziketarako kiroleku bat, patioak, aldagelak eta dutxak daude. Erabilera berezietarako gelak ditugu: Informatika, Erlijioa, Laguntza, Logopeda, Musika, Hizkuntza, Keramika, Liburutegia eta Ikusentzuteko gelak. Eraikuntza hauetan baita jantokia, irakasleen gela, zuzendaritza, kontsultorearen gela, G.E. eta Atezaina aurkitzen dira.

 

 

Zabal ezazu atea eta sartu barrura!