Ikastetxea
  • Register

emiliazuzaikastetxeaGure eskola Daniel Pereda izenarekin 1978/79 ikasturtean sortu zen, Axular kaleko izen bereko eskolaren zabalkuntzaren ondorioz. Kuetos deritzon auzoan ireki zen eta hasieran Daniel Pereda eskolatik zetozen ikasleak hartu zituen batez ere. Geroago Santurtziko beste auzo batzuetako ikasleak matrikulatzen hasi ziren. Hemen ere Mendialde Ikastolako aurreskolako ikasleak heldu ziren eta hauek beren eskolatze osoa euskeraz egin zuten Bizkaiko lehenengo ikasleak izan ziren, eskola publikotik etorritakoak.

1986/87 ikasturtean D eredua eskeintzen da gure zentruan, Santurtzi mailan irakaskuntza euskaraz ematen den lehen eskola publiko bilakatuz .Une honetatik aurrera eskolaren eragina herri osora sakabanatzen da eta Administrazioak jantoki-zerbitzua eta autobusa ipintzen dizkigu.

Denbora aurrera joan ahala herriko jendeak Cuetos III izenarekin deitzen dio. Urte batzuk pasa ondoren eskolako A.P.A.-k gaur egungo izena proposatzen du, zentruan urte askoan egon zen maistra baten omenez, C.P. Maestra Emilia Zuza Brun izena hartuz. 1996/97 ikasturtean eskola-maparen ondorioz C.P. Maestra Emilia Zuza Brun izeneko eskolak Axular kaleko Cabieces Eskolaurrea-rekin bat egiten du. Azken hau 1978/79 ikasturtera arte E.G.B.-ko eskola izan bazen ere, hortik aurrera eskolaurreko eskola independiente bilakatu zen. Maestra Emilia Zuza Brun-ekin harreman estua zuen eskolaurreko ikasleek eskola honetan ikasketak jarraitzen baitzituzten.

Urte hauetan guztietan kalitatezko irakaskuntza publiko baten alde lan egin dugu behin eta berriro eta horretarako berrikuntza batzu martxan jarri ditugu, ondorengo proiektuak besteak beste: ingelesezko eta informatikazko esperientzia 4 urtetik aurrera eta Keramika eta Ingurugiro proiektuak Lehen Hezkuntzako neska-mutilentzat.