SARRERA
2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatuko da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.
EQUIPAMENDUA
• Hirugarren Zikloko gela bakoitzerako kargatzeko armairua.
• Wifi kontrolatzaileak.
• Wifi atzitzeko puntuak.
• Hirugarren Zikloko gela bakoitzerako arbel digital bat.
• Eskola 2.0 ikasleentzako ordenagailu bana.
ESKOLA 2.0 PROGRAMAREN HELBURUAK:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.