IKT heldutasuna
  • Register

IKASTETXEA IKT heldutasun ereduan

Proiektu honen barruan ikastetxean IKT-ak hezkuntza prozesuan modu normalizatuan erabiltzea dugu helburu.

Hori ahalbideratzeko beharrezko diren baliabide informatiko guztiak jartzen saiatu gara aspalditik; Hezkuntza sailak gure eskura jarritako baliabideei gure behar zehatzak osatu dituzten beste baliabide batzuk bilatuz, baina oraindik asko falta zaigu lortzeko. Gaur egun, ikasgela batzuetan aurkitu daitezke arbela digital interaktiboak, Hirugarren Zikloko ikasle bakoitzeko ordenagailu bat dago beraien esku eta leku asko non ikasleentzako ordenagailuak daude: informatika gelan, liburutegian eta Hirugarren Zikloko geletan (horko ikasleak gelatik kanpo dauden beste jarduera batzuk egiten).

Gaur egun baliabide guzti horiei behar den erabilpena ematen zentratuak gaude. Ikasketa prozesu berritzaileak, eraginkorragoak eta gure egungo beharrei erantzuten diotenak martxan jarri edo indartzen; web 2.0 tresnak, google tresnak eta programa interaktiboak egin dute jada bere bidea ikastetxean eta egunez egun indartzen doaz.

Lehenengo kurtsotik hasita IKT normalizazio proiektu trinko bat dago, curriculum zehatz bati erantzuten diona eta ikasle guztiek informazio teknologietan beharrezko gaitasunak lortzen dituztela ziurtatzen duena.

Hezkuntza komunitateari begira komunikazioa erraztu eta arintzeko erabiltzen ditugu web orria, google apps edo blogak.


IKT heldutasun eredua

2007an hasita Emilia Zuza Eskolak erdi mailako heldutasun eredua lortu du jada eta goi mailako eredua lortzeko bidean da jada.

nivel medio madurez TIC

Lortutako zertifikazioak ikastetxearen gaitasun teknologikoak kreditatzeaz aparte, gure eskolako berrikuntzan eta formakuntzan egindako lanaren erakusle da.

Prozesu honetan aurrera egiteak etengabeko hobekuntza eskatzen du arlo guztietan: azpiegituretan, arlo pedagogikoan, administrazioan eta kudeaketan.


IKT ezarpen berriak eta hobekuntzak

6863922817 7003781c82