Garraioa
  • Register

Emilia Zuza eskolak, seguroak eta aurrerakoiak diren autobus zerbitzuak ditu, hauek Hezkuntzako departamenduaren kargu daudelarik. Kabiezesko auzo eta Santurtzi Herritik eskolaraino garraiatzen ditu ikasleak.
Bidaiak irauten duen bitartean zerbitzu honek zaintzaile eraginkor bat du.

 

ESKOLA GARRAIORAKO ARAUAK

Eskolako autobus zerbitzua denontzat onuragarria da, bai haur eta familientzat eta bai eskolarentzat.

Zerbitzu honek bide on bat jarrai dezan, eta guztiok pozik senti gaitezen, arau batzuk bete behar izango ditugu

* Haurrek autobusa atera baino 5 minutu lehenago egon beharko dute geltokian.

JOAN 

Anbulategi(Santurtzirako bidea): 8:20

Parke: 8:23

Santuri: 8:25

Donibane auzoa: 8:30

Kabiezeseko errotonda (1.txanda) : 8:40

Kabiezeseko errotonda (2.txanda): 8:50

ETORRI

  • Lehen Hezkuntza :16:30
  • Kabiezeseko errotonda ( 1. txanda): 16:35
  • Kabieseko errotonda (2. txanda) :16:45
  • Anbulategi (Santurtzirako bidea): 16:50
  • Parke: 16:53
  • Santuri: 16:55
  • Donibane auzoa:17:00

 

    Goizeko jardunaldia dagoenean, ikasleak 14:30ean aterako dira.
    1.go mailako umeak 2.txandan igoko dira eta 1.goan jaitsi.
    2. mailako umeak 1.go txandan igoko dira eta 2.goan jaitsi.

Arrisku eta istripuak ekidin ditzagun, ikasleek autobusa gelditu arte espaloian itxaron beharko dute eta zaintzaileak deitu edo baimena emandakoan bakarrik igoko dira.

Umeek Kabiezesko geltokian iladak egin behar dituzte ondo eta ordenez igo ahal izateko.

Umeen onerako gurasoek ez dute umeak autobusaren ateraino lagundu behar. GUZTIZ DEBEKATURIK DAGO. Laguntza zaintzaileen lana da.

Zaintzaren arduraduna izan ez direnek ezin izango dute autobusera igo.

Autobusa eskolan gelditzen denean zuzenean barrura sartu behar da eta irtetzeko orduan, ezin dute eskolako mugak igaro autobusa heldu eta gelditzen den arte.

Noizbait, egunen baten, ikasle batek autobusean ez baldin badu itzuli behar, familiak autobus zaintzaileari jakinarazi behako dio,  1go eta 2. mailako ikasleak badira, baita andereñoei ere jakinarazi beharko zaie.

Autobus zaintzaileek ikasle guztiak autobusera igotzen direla egiaztatu beharko dute.

Eskolatik irtetzerakoan, autobusa galduz gero, ikasleek zuzendaritzatik pasa eta egoera jakinarazi beharko dute.

Ikasleak jasotzeko arduradunak geltokian egon beharko dira autobusa heldu baino lehen.

Autobuseko zaintzaileek ume guztiak jasota izan direla egiaztatu behar dute.

Geltokira heldutakoan, normalean jasotzera etortzen den arduraduna egon ezean, autobuseko zaintzaileei jakinarazi beharko zaie.

AUTOBUSA ERABILI AHAL IZATEKO ARAU HAUEK BETE BEHARKO DITUGU, HONELA EZ BADA EZIN IZANGO DUGU ZERBITZUA ERABILI