Jantoki Ordainketa
  • Register

 

Hona hemen 2017/2018 ikasturtean, GAURKOZ, jantokiaren zerbitzuagatik aplikatu beharreko jankideen kuotak:                                                              

a) Ikaslea, ohiko jankidea:  4,60 €   b) Ikaslea, ohiko ez den jankidea:      5,20 €

            Kurtso honetan jantoki diru kopuru osoa 9 kuota berdinetan kobratuko da eta  ikasleak jantokia erreserbatu dituen egunen kopuruaren arabera izango da. Kuota horiek hilabetearen 5. egunean baino lehen kobratuko dira, urrian hasten eta ekainean bukatzen. Hemen agertzen den taulan ikasleek gehien hartu dituzten aukerak agertzen dira. Zalantzaren bat izatekotan eskolara dei dezakezue.

CURSO SETIEMBRE JUNIO PRECIO
5 DIAS 5 DÍAS 5 DÍAS 89.44 €
4 DIAS 4 DÍAS 4 DÍAS 72.07 €
5 DÍAS      74.62 €   
4 DÍAS     60.31 €
       4 DÍAS   4 DIAS 66.44 €
5 DÍAS   5 DÍAS 82.28 €

     

       Noizbehinka geratu nahi denean 5,20€ ordaindu beharko dizkiozue jantokiko ardunadunari Lehen Hezkuntzan edo koordinatzaileari haur Hezkuntzan.

 

 

        EHAA-2005eko irailaren 1ean argitaratu zen Agindua, 2005eko uztailaren 26koa,  2.kapituluko 6.artikuluak esaten duenaren arabera, “ Jantoki-laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek, kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzua duten herri ikastetxeetako ikasleak izanez gero, ez dute haien kontu korronteetan beka kobratuko; herri ikastetxeak berak jasoko du ikasleari dagokion laguntza ikastetxearen jantoki-kontuan, eta horrelakorik ezean, gastu-kontuan.”

        

  • Deskontuak:

 

         Ikasle bekadunek: Ez dute inolako deskonturik izango.

         Ikasle ez bekadunek:

                   Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:

a) Ikasle-kolektibo bat ez denean jantokira joaten aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egin eta piknik zerbitzurik behar ez badute, beti ere, aurrez enpresa esleipendunari jakinarazten bazaio. Ahal dela, jarduera horiek jarduera horiek ikasturte hasieran planifikatu eta jakinaraziko zaizkio catering-enpresari. Hori hala egitea posible izango ez balitz, planifikatzen diren unean jakinaraziko dira eta, edonola ere, gutxienez 48 ordu lehenago.

b) Jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian jantokira joan behar, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada.

Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da.

Ikasle jankideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jantokiko bekarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.

Eskola jantokiak funtzionatzen es duenetan, itzulketak, hala badagokio, une horretan indarrean dauden Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera egingo dira.

            Ikasleren bat jantokitik kanporatzekotan, familiak ez du itzulketarik jasoko. 

 

  • JANTOKIKO BAJAK

 

Baja hartu nahi deneko eguna baino 48 ordu lehenago abisua eman eta dagokion finikitoa sinatu behar da.