Goikaldeko fondoa

HAUR HEZKUNTZA

Emilia Zuza Ikastetxea · HH

Haur Hezkuntzan helburu garrantzitsuena haurraren garapen integrala bultzatzea da (afektibo-emozionala, sentso-motorea, soziala eta kognitibo-linguistikoak).

Etapa honetan haurrek era global batean ikasten dute. Hau dela eta, gure eskolan ikuspegi globalizatzailea jarraitzen dugu haurraren garapen eremu guztiak interesgune baten inguruan txertatuz eta haurraren gertuko egoerak, interesak eta haien aurrezagutzak kontutan izanik.

Gure praktika pedagogikoaren oinarriak jarduera ekintzak, jolasa, behaketa eta esperimentazioa dira bai banaka baita taldeka ere.

Gure lana 5 ardatzetan oinarritzen da

  1. Errutinak (eguraldia, data, zerrenda, tenperatura, menua…).
  2. Saio trinkoak (Euskara).
  3. Txokoak (sinbolikoa, tailerrak, lengoaia, matematika…).
  4. Unitate didaktikoak edota proiektuak.
  5. Umeen emozioak eta haien arteko harremanak.

Den hori aurrera eramateko, Haur Hezkuntzako irakasleak osaturiko lan taldea aritzen da eguneroko lana astertzeko eta proiektu, ekintza eta material berria sortzeko.

Emilia Zuza Ikastetxea · HH
Emilia Zuza HH · Axular eraikuntza
Emilia Zuza Ikastetxea · HH
Emilia Zuza Ikastetxea · HH

SAN BLAS EGUNA

Aurten ere Haur Hezkuntzako Emilia Zuza Ikastetxean San Blas Eguna ospatuz eskumuturrekoak jantziko ditugu.
Oin aurreko fondoa