Gure herria
  • Register

SANTURTZI

00002452

Santurtzi Bilboko itsasadarraren aho-ibaiko ezkerraldean dagoen udalerria da.

 

wmurriIndustria eta zerbitzu sektoretan aritzen diren 51000 biztanle ditu. Bere merkataritza garrantzizkoa da eta laborantza eta abelzantza sektoreek gero eta garrantzi txikiagoa dute.

Oso orografia gorabeheratsua du, Serantes mendia (446 m) izan ezik ez du garaiera handiko tontorrik, esanguratsuenak Serantes beraren magalean aurkitzen dira: El Mazo (245 m) eta Los Cuetos (123 eta 106 m).

Hazkunde handia izan duen arren, bere ohiturak mantetzen jakin izan duen herri arrantzlea dugu Santurtzi. Kontzeju honetako bizitza itsasoak zuzentzen du, bere aisia eta lana inspiratzen dituena. Arrantzak , traineruen estropadek eta Karmengo Andra Mariren ohorezko jaiek beren sustraiak bizirik mantetzen dituzte.

 

wpuertoEta zer esan gastronomiari buruz?. Mundu osoan ezagutzen da Santurtzin arrainari ematen zaion tratu gozoa, bisiguari eta nola ez! sardinei bereziki.

Bilboko portua ostatatzeagatik ezaguna da udalerria. Kontinente arteko mailan garrantzi handiko zamalan-portua dugu eta bertan oso garrantzitsuak diren bi ontzi-konpainia aritzen dira bidaiariak garraiotzeko: P&O Ferries britaniarra "Pride of Bilbao" ontziarekin eta Acciona Trasmediterránea espainiarra "Fortuny" ontziarekin, Santurtzi eta Ingalaterrako Portsmouth hiriak elkarri lotuz.

 

HISTORIA PIXKA BAT

wmar

Iragan handiko eta etimologia ugari duen herrixka dugu Santurtzi; izen ezberdinak ezagutu dituen herrixka: Sancti Georgis, Sant Yurdie, Santuye edo Santurce. San Jorge elizaren inguruko jatorria duelako froga da aipatutako etimologia; XI. mendeko eskribuetan agertzen zaigu dagoeneko San Jorge eliza. Santurtzi, Trapagaran eta Sestao herriek betetzen zuten "Somorrostro haraneko hiru kontseilu" deitutakoa, honek Gernikako Batzarretan bozka emateko eskubidea zuen. Historian zehar, itsasoarekiko lotura handiko herria izan da Santurtzi.

XIX. mendean ibaiaren ertzeko industrializazioarekein batera aldaketa demografiko, ekonomiko, sozial eta kulturala iritsi zitzaion eskualdeari. Aipatu aldaketak Abrako kanpoko portuaren eraiketa ekarri zigun; Santurtzi bere arrantzal iragana alboratuz merkantzia eta bidaiari ugari jasotzen zituen portuko zonalde bihurtu zen.

wremeros

Gaur egun, Bilboren inguruan sortutako turismoak eragin handia izaten du Santurtzin; beraz, herria egokitzen saiatzen diren azpiegitura lanak burutzen dituzte.

Kantauriren historiaren pasadizo asko Santurtzi bertan idatzi egin dira.

 

 

 

 wvirgenwmurri

 Informazio gehiago: Santurtzi udaletxearen web orria