Proiektuak
  • Register

logo A21Orain arte gure eskolan egindako proiektuak hauexek izan dira: birziklapena, ura, energia, klima aldaketa, mugikortasun iraunkorra, kontsumoa eta azken urtean biodibertsitatea. Pasaden urtean eskola barruko biodibertsitatea ikertu genuen. Gure eskola barruan izakiak ditugu, hau da landareak eta animaliak ere, arrainak. Ikasturte honetan eskolatik kanpo dagoen biodibertsitatea aztertuko dugu: gure auzoan, Kabiezesen. Dena dela, mantenduko ditugu beste urteetan antolatutako ekintzak oso barneratutak ditugulako.

 

 

Kurtsoan zehar egindako ekintzak:

  • Patrulla berdea. Patioa garbi mantentzeaz arduratzen dira LHko ikasleak jolastorduko hamaiketakoen paperak zakarrontzi egokietara botarazten.

  • Birziklapena. Mantentzen ditugu gela barruan bi ontzi desberdinak: bata papera berrerabiltzeko eta bestea papera birziklatzeko. Pasabideetan ontzi horia dugu plastikoa botatzeko, pilak botatzeko ontzia, CD birziklatzeko ontzia eta irakasle gelan toner edo inprimagailuaren tinta botatzeko ontzia ere.

  • Agenda 21-eguna. Kurtso hasieran guztiok gure ingurumenari buruz hitz egiten dugu ordubete eta konpromesu gutun bat sinatzen dugu.

  • Azterkosta kanpainan, urtearen arabera parte harzen dugu.

  • Itsasminez proiektua. Haur Hezkuntzako antzerkia

  • Zuhaitz-eguna. Santurtziko ikastetxe guztiekin batera landatzen ditugu zuhaitzak.

  • Eskolen arteko foroa. Urtero ere ikastetxeen arteko foroan parte hartzen dugu. Foro honetan ikastetxeetako ikasleek biltzen dira eta Santurtziko arazoez mintzatzen dira. Bilera honetatik ateratzen diren eskaerak eta konpromisoak alkateari luzatzen zaizkio.

  • Udalforoa. Eskolen arteko foroan ateratako eskaerak eta konpromezuak alkateari luzatzein zaizkio udaletxeko pleno aretoan.

  • Gosari osasungarri bat eskola osorako.

  • Hainbat irteera. Madariaga dorretxea, inguruko egonaldiak (Baratze edo Lurraska). La Arboleda eta Urkiolako parke naturalak.

 

AGENDA 21eko bloga jarraitu ezazu