Jantokiko Arauak
  • Register

Jantokiaren erabilpena nahizkoa denez, etortzen diren guztiek bere arautegia bete behar dute.

  • Umeek denetik jan behar dute, nahiz eta beren gustukoa ez izan, menuak beren adinarentzako aproposak eta profesionalek eginak baitira.

  • Gaixotasuna izanez gero eta medikuak agintzen badu, menu bereziak prestatuko dira, goizeko 9:30 baino lehen abisua ematen bada. GAIXOTASUN IRAGANKORRA DELA ETA (gorakoak, gastroenteritisa…) eta bereziak balira, tutoreari ohartxo bat bidal iezaiozue (beharrezkoa bada) sukaldean abisua eman ahal izateko.

  • Jantoki orduan umeak eskolatik ezin dira irten. Ordutegi honetan umeek eskolatik irten behar badute, eskolako Zuzendaritzari, ohar idatzita baten bidez adierazi behar diote. Idazkian argi eta garbi agertu behar dira honako datu hauek: umearen izen-abizenak, kurtsoa, tutorea eta irteera ordua. Bilatzera eskolara etorri behar dute. Lehen aipatutakoa bete ezean umea ezin izango da eskolatik atera.

  • Jantokian dauden bitartean botikaren bat hartu beharko balute, familiek baimena sinatu beharko lukete.Umeek beren kabuz botikarik ez hartzea gomendatzen dizuegu.

  • Lehen Hezkuntzako umeek ordu erdiko denbora (gutxi gorabehera eta salbuespenak izan ezik) izango dute jateko, premia duten umeei laguntza emango zaien arren.

  • Jatorduan ezin da mahaitik altxatu ,zerbait nahi izanez gero eskua altxatu behar da eta mahaiko arduradunari eskatuko zaio errespetu osoz.

  • Bazkalkideak eta zaintzaileak errespetatzeko, tonu egokia erabiliko dugu, ahoa beteta ez dugu hitz egingo eta guri deitzean ondo eta berehala erantzungo dugu. Mahaiak, aulkiak, lurra... ez zikintzen ahaleginduko gara.
  • Noizbehinka jantokia erabili nahi dutenek aurretik eta idatziz tutoreari esan beharko diote. Bazkaltzen geratu diren egunetako prezioa ordaintzeko Idazkaritzatik pasatu beharko dira eta jantokiko arduradunari edo Haur Hezkuntzako koordinatzaileari eman.
  • Jantokiko tresneria ganoraz erabili behar da eta ezin da jolastu ez beraiekin ezta janariarekin ere. Amaitzen denean tresneria bere tokian utzi behar da eta aulkiak mahai azpian jarriko dira.
  • Jantokian irteerak eta sarrerak astiro, lasai eta lerrokatuta egingo dira zaintzaileei momentu guztietan kasu eginez.
  • Jantoki barruan eta bidean ez da oihukatuko.

  • Bazkaldu eta gero patiora joango dira eta ez dira sartuko ez jantokian ezta geletan ere.
  • Eskola-jantokien funtzionamendua arautzen duen 2000ko martxoaren 22ko aginduak esaten duenez: Jantokiak hezkuntza-izaera duenez, ikasleen parte hartzea ere sustatuko da, eta honela egingo da: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko lehen urtetik gorakoei mahaia ipintzen eta jasotzen erakutsiko zaie.
  • Errespetu falta grabea suertatzen bada eta AIAK esaten duenaren arabera, honako pausu hauek jarraituko ditugu:

o Barkamena eskatu beharko da eta aldi berean familiei informazioa emango zaie.

o Berriz gertatzekotan, zuzendaritzak familia konbokatuko du eta Jantokiko Komisioak behar diren neurriak hartzeko ahalmen duela jakinaraziko dio (zigorraren ordez ekintza batzuk bete beharra, jantokitik kanpo 1 edo bitan gelditzea…). Eskola Kontseiluak espediente bat irekitzea erabaki lezake.

 

Jantokiko zaintzaileekin harremanetan jartzeko telefonoa:

946024764 (Haur Hezkuntza)

944629088 (Lehen Hezkuntza)