Kaixo Santurtzi!

Gizartean bizitzen ari garen pribatizazio prozesuaren barruan, ESKOLA PUBLIKOA ere kaltetuenetakoa izango da.

Hilabete honen bukaeran Legebiltzarreko alderdien gehiengoak, eskuin zein ezker, hezkuntza lege berria izango denaren oinarria sinatuko omen du, hezkuntza zerbitzu publikoa deituko duten iruzurra sortuz. Itunpeko ikastetxe guztiak, hau da, Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea, eta beste hainbat kooperatiba eta elizari loturiko ikastetxe guztiak, Opus Dei barne, euskal Eskola Publikoen parean jarriko dira inbertsio publikoari dagokionez.

Honek hezkuntza sistemak bizi duen desoreka eta segregazioa larriagotuko du, ondorioz gizarte kohesioan ere eragina izanez.

PUBLIKOKO HEZKUNTZA KOMUNITATEKO KIDEOK EZ DUGU ONARTUKO.

Baliabide guztiak, PUBLIKOAREN ESKU UZTEA ESKATZEN DUGU GUK, Hezkuntzaren merkantilizazioaren aurka egingo dugu, eskubide unibertsala delako.

Sistemaren ARDATZA izan behar duen HERRIAREN ESKOLA PUBLIKO BAKARRA, EUSKALDUNA, LAIKOA, OREKATUA eta INKLUSIBOA nahi dugu.

Hori aldarrikatzeko SANTURTZIKO PLATAFORMAK manifestaziora deitzen du HEZKUNTZA KOMUNITATE GUZTIA.

Hurrengo ostegunean, hilaren 23an, 17:00 udaletxean elkartuko gara, eskolako kamisetarekin! Animatu eta etorkizuna borrokatu!

GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA!!

Emilia Zuza Ikastetxea · Garraioa Ikastetxera
Emilia Zuza Ikastetxea · Garraioa Etxera