Goikaldeko fondoa

IKASTETXEAREN HISTORIA

Emilia Zuza LH · Pajares eraikuntza

Gure eskola ”Daniel Pereda” izenarekin 1978/79 ikasturtean sortu zen, Axular kaleko izen bereko eskolaren zabalkuntzaren ondorioz. Kuetos deritzon auzoan ireki zen eta hasieran Daniel Pereda eskolatik zetozen ikasleak hartu zituen batez ere. Geroago Santurtziko beste auzo batzuetako ikasleak matrikulatzen hasi ziren. Hemen ere, Mendialde Ikastolako aurreskolako ikasleak heldu ziren eta hauek beren eskolatze osoa euskeraz egin zuten Bizkaiko eskola publikoko lehenengo ikasleak izan ziren.

1986/87 ikasturtean D eredua eskeintzen da gure zentruan, Santurtzi mailan irakaskuntza euskaraz ematen den lehen eskola publiko bilakatuz. Une honetatik aurrera eskolaren eragina herri osora sakabanatzen da eta Administrazioak jantoki-zerbitzua eta autobusa ipintzen dizkigu.

Denbora aurrera joan ahala, herriko jendeak “Cuetos III” deitzen dio. Urte batzuk pasa ondoren eskolako Guraso Elkarteak gaur egun duen izena proposatzen du, zentruan urte askotan egon zen maistra baten omenez, “C.P. Maestra Emilia Zuza Brun” izena hartuz. 1996/97 ikasturtean eskola-maparen ondorioz “CEIP Maestra Emilia Zuza Brun HLHI” izeneko eskolak Axular kaleko “Cabieces Eskolaurrea-rekin” bat egin zuen. Azken hau 1978/79 ikasturtera arte E.G.B.-ko eskola izan bazen ere, hortik aurrera eskolaurreko eskola independiente bilakatu zen. “CEIP Maestra Emilia Zuza Brun HLHI” eskolarekin harreman estua zuen, eskolaurreko ikasleek eskola honetan jarraitzen baitzituzten ikasketak.

Urte guzti hauetan, kalitatezko irakaskuntza publiko baten alde lan egin dugu indarrez; eta hori dela eta, zenbait proiektutan ari gara lanean, hala nola: Eskola Agenda 2030, Elkarbizitza, Hobekuntza plana, Hizkuntza proiektua, Bidelaguna, Eraldatzen proiektua…

Emilia Zuza Ikastetxea LH · Pajares eraikuntza
Emilia Zuza Ikastetxea LH · Pajares eraikuntza
Emilia Zuza HH · Axular eraikuntza
Emilia Zuza HH · Axular eraikuntza
Oin aurreko fondoa