Urtero bezala, Haur Hezkuntzako ikasleek ipuin baten antzezpena egin digute. Oraingoan, bost urteko haurrek “Koloreen laguna” aurkeztu zuten, emozioak koloreen bidez aztertzen dituen ipuina.

Emanaldia atzo egin zen eta bertan izan ziren Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak eta familiak. Denek gozatu zuten emanaldi zoragarri batez, gure antzezle txikien, andereñoen eta gure atezain Angelen ahaleginari esker.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honetan parte hartu eta lagundu zuten guztiei, beste behin ere, arrakastatsua izan delako. Orain, gogotsu itxarongo dugu lau urteko haurren hurrengo antzezpena.