LH 4. eta 6. mailako ikasleek berriro gozatu dute Alberto Bargos idazle maitearen bisitarekin.
“Salvad a las ballenas” eta “Historia de un Kalashnikov” irakurri ondoren, berriz ere harekin elkartu dira, bere istorioei buruz gehiago jakin eta idazteko prozesuaren sekretu batzuk ezagutzeko aukera izan dute.

Alberto gure familiako parte da jada, eta bere bisita beti da ilusio iturri guretzat.
Gure fan handienak gara! Zure hurrengo bisitaldia zain, Alberto!