Joan den asteazkenean Euskararen Nazioarteko Eguna eta Emilitaren urtebetetzea ospatu genituen.
Haur hezkuntzan, Emilitaren bisita izan genuen, eta oso tarta polita egin genion bere urtebetetzea elkarrekin ospatzeko. Denok batera abestu eta dantzatu genuen eta primeran pasatu genuen kurtsoko egunik berezienetako batean.
Lehen hezkuntzan, herri kirolak eta talo tailerra egiten aritu ginen, eta gero jan egin genuen. Gainera gimnasioan euskal dantzak egin genituen, 6. mailakoek bi bertso bota genituen eta bukatzeko diskofesta egin genuen.
Oso egun berezia eta nekatua izan zen hura guztiontzat, eta, beste behin ere, gure hizkuntza maitea, euskara, aldarrikatu genuen.


