Gabonetako jaiak direla eta, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa Begoñako Andre Mariaren egoitzara hurbildu zen, bertan bizi diren jaun-andreekin goiz bat igarotzeko.

 

Haiekin gabonetako bola batzuk egin zituzten, gero elkarrekin arbolan zintzilikatu zituztenak, haiekin gabon kantak abestu zituzten eta bertan ostatu hartzen duten pertsona batzuen istorioak ezagutu zuten.

Egun horretan, gure ikasleek eta egoitzako erabiltzaileek asko gozatu eta ikasi zuten elkarrengandik, eta giza kalitate handiko denbora partekatu zuten.

(Argazki gehiago ikusteko sakatu geziak)