Gustatuko litzaiguke zuek gonbidatzea hainbat eskolako ikasleek antolatutako erakusketa berezi batera. 

Hortarako, gaur goizean eskolako Ekoarduradun diren bi ikasle eta bi irakasle gerturatu dira Mamarigako kulturgunera esandako erakusketa prestatzera Santurtziko beste partehartzaileekin batera.

 

Erakustaldi hau Santurtziko egungo egoera ezagutu eta hobetzeko helburuz antolatu dugu.  Ikasleok gure ikerketa lanak eta ideiak aurkeztuko ditugu bertan.

 

Erakuspena Mamariga Kulturgunean  egongo da ikusgai ekainaren 12tik 19ra arte.

 

Zuen presentzia eta parte-hartzea oso garrantzitsua izango da guretzat. Ziur gaude bertan aurkituko duzuen informazioak zuen interesa piztuko duela eta guztion artean gure herria hobetzeko ideia berriak sortzeko aukera emango digula.