Aurreko astean, 5.mailako ikasleek Santurtziko itsas museora egin zuten txangoa.
Han Santurtzi eta itsasoak betidanik duten lotura ikusi eta ikasi zuten. Aintzinatik datorren lotura hau nolakoa zen ikusi zuten eta gaur egun dagoen aldearekin konparatu zuten.
Gainera, gure herriko ogibide asko ikasi zituzten, gaur egun, galduta edo galtzeko zorian daudenak.
Azken finean, gure iragana gertutik ikusteko aukera paregabea izan zen. Euria egin zuen arren, asko disfrutatu eta ikasi zuten.


