Joan den martxoaren 8an, Emilia Zuzan, egun garrantzitsua bezain beharrezkoa aldarrikatu genuen.

Eskola barruan egunero egiten ditugun ahalegin guztiak egun honetara eraman genituen.

Haur-hezkuntzan hainbat jarduera egin genituen, eta horien artean irudietan ikus dezakezuena nabarmendu nahi dugu. Horma-irudi bat, gure txikienen bizitzan garrantzitsuak diren emakumeen argazkiekin.

Lehen hezkuntzan, esaldi batzuk sortu genituen mundu guztia kontzientziatzeko berdintasuna dela normalena eta denon artean lortu behar duguna. Gainera, eskuekin markatu genuen beti nabarmendu behar dugun esaldi hori. Eta, amaitzeko, ikur feminista geure gorputzekin egin genuen.