Bi urtean behin gertatzen den bezala, aurten ere Santurtzitik igaro da Korrika.

Korrika AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa da. Bi urtean behin ospatzen da, Euskal Herrian 2.000 kilometro baino gehiago eginez.

Emilia Zuzak hainbat modutan parte hartu du. Lasterketaren egun berean, Haur Hezkuntzatik 4. mailara Kabiezeseko biribilgunera jaitsi ginen, bertan parte hartzen zuen jendea ikustera eta animatzera. 5. eta 6. mailakoek eskola publikoek erosten duten kilometroan parte hartu zuten.

Aurreko egunetan klasean Korrikaren gaia jorratu genuen, une bakoitzean non zegoen zuzenean ikusi genuen, petoak egin ginen, abestia ikasi genuen eta Korrikarekin lotutako beste hainbat ekintza egin genituen.