Morez jantzi ginen, berdintasunaren alde!
Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, moreak koloreztatu zituen gure bi eraikinak. Haur Hezkuntzan, haurrak kamiseta eta sudadera moreak jantzita etorri ziren, eta geletan berdintasuna eta errespetua landu genituen.
Lehen Hezkuntzan, egun osoan zehar, gela bakoitzak bere tximeletak jarri zituen horma-irudiko zuhaitzean. Horrela, guztion artean, zuhaitza kolorez eta mezuz bete genuen. Arratsaldean, maila guztietako ikasleak eta irakasleak elkartu ginen eta Kantu Koloreren 芦Nire gorputza da禄 abestia kantatu genuen denok batera. 馃幎
Eskerrik asko familiei, eguna morez betetzen laguntzeagatik! 馃挏


