Atzo, 2025eko abenduaren 11n, prentsaurrekoa egin zen Santurtziko Dorretxean, Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurtengo leloa aurkezteko.
Aurkezpen horretan Udaleko, Ehigeko eta Santurtziko ikastetxe publikoetako ordezkariak egon ziren. Gure kasuan 5 ikasle izan ziren, gure zuzendaria Esther eta AMYPAko aita bat.
Prentsaurreko bat egin zen, jaia, beti bezala, ekainaren lehen igandean, 7an, izango dela jakinarazteko. Gainera, “EHUNETAN” leloa aurkeztu zen, eskola publikoak duen izaera inklusiboa eta harrerakoa adierazten duena.
Azkenik, festarako egongo den kamiseta bilduma berria ikusi ahal izan genuen.
Gora Euskal Eskola Publikoa!!!!!
Hurrengo linketan jaiari buruzko informazio gehiago ikusi ahal izango duzue:


