Urriaren lehen bi asteetan, gure ikastetxeak Mariola Solidariarekin elkarlanean jardungo du erabilitako arropa eta oinetakoak biltzeko kanpaina solidario batean.

Ikasleek gaur eramango dute etxera arropa eta oinetakoak sartzeko poltsa. Poltsak ikastetxean entregatzeko azken eguna urriaren 14a izango da. Poltsa gehiago behar badituzue, ikastetxean eska ditzakezue.

Mariola Solidariak Global Humanitariarekin elkarlanean jarduten du hainbat proiektu solidariotan, besteak beste, Indian garatzen diren proiektuetan.

Parte hartzera animatzen zaituztegu, eta aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen laguntza.