Urriaren 29an, ostegunean, Bizkaiko hainbat ikastetxetako familiak Bilbon elkartu ziren, eskola-jantokietan kalitatezko janaria eta haur guztientzako behar adinako anoak eskatzeko. Hurrengo egunean, ostiralean, hainbat ikastetxetan egin ziren elkarretaratzeak, baita Emilia Zuza eskolako Haur Hezkuntzako eraikinean ere.

Eskolatik, babesa adierazi nahi diegu Bilboko mobilizazioari eta ikastetxeetako elkarretaratzeei. Gure jantoki-zerbitzua Sodexok kudeatzen du, eta begiraleen lana ere aitortu nahi dugu. Lan-baldintza eta soldata duinak eta begirale bakoitzeko haur kopuru egokia funtsezkoak dira haur guztiak ondo zaintzeko.

Eskerrik asko, begiraleok, egunero egiten duzuen lanagatik!