Ongi etorri ikasturte berri honetara! Urte hasierarekin, kurtso hasierako bileretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bileretan, ikasturtearen antolaketa, antolatutako ekintzak eta eskola-araudi garrantzitsuei buruz hitz egingo dugu.

Hemen uzten dizkizuegu bileren datak eta ordutegiak, mailaka antolatuta.

Bilerak aukera paregabea dira zuen seme-alaben tutoreak ezagutzeko, ikasturteko helburuak ulertzeko eta izan ditzakezuen zalantzak argitzeko. Zuen presentzia eta parte-hartze aktiboa oso garrantzitsuak dira hezkuntza inklusibo eta parte-hartzailea sustatzeko, komunitate osoa inplikatua egon dadin.

 

Bilerara etorri ezin baduzue, mesedez, jarri harremanetan zuen seme-alabaren tutorearekin, behar duzuen informazioa beste modu batera jasotzeko.

 

Zuen presentzia espero dugu eta ikasturte bikaina izatea opa dizuegu.