Aste honetan Haur Hezkuntzako eraikinean oso bisita garrantzitsua izan dugu. Mokoluze ikustera etorri zaigu!!!!!

Beti bezala Mokoluze helburu argi batekin dator, laster Olentzero eta Maridomingi etorriko zaizkigula gogoraraztea.

Beti bezala, oso bisita berezia eta dibertigarria izan da eta gure ikasleek oso ondo pasatu dute txotxongiloak ikusten eta Mokoluzerekin hitz egiten.