Joan den astelehenean, abenduaren 15ean, Emilia Zuzako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek txangoa egin zuten BECeko Umeentzako Gabon Parkera.
Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte, egun bikaina pasatu zuten, emozioz eta dibertimenduz betea beraien ikaskideekin.
Tailerrak egin zituzten, barraka eta puzgarrietan igo ziren eta izotz gainean irristatu ere bai.
Egun ahaztezina haientzat guztientzat.
(Argazki gehiago ikusteko sakatu gezietan)



