4 urteko gelako txikiek aurtengo antzezpena egin dute: Tulipa Txikia. Primeran egin dute!
Ipuin honetan ez da ezer falta izan: haize bihurria, euri dantzaria eta eguzki goxoa… denek batera tulipa txikiari indartsu eta pozik hazten lagundu diote. Gure txikiek poza eta kolorea zabaldu dituzte oholtza gainean!
Familiak etorri dira ikustera, baita lehen mailako ikasleak ere, eta denok primeran pasa dugu.
Zorionak artista guztiei eta andereñoei egindako lan handiagatik!


